NEUROERREHABILITAZIO ZERBITZUA
ZAINDUZ zentroan lesio neurologikoa duten gazte eta helduak tratatzen ditugu, esaterako:
- Kalte zerebrala (Iktusa, traumatismo kraneoentzefalikoa).
- Endekapenezko gaixotasun neurologikoak (Esklerosi anizkoitza).
Zerbitzu hau osasuneko profesionalez osaturiko lantaldeak eskaintzen du:
- Fisioterapeuta
- Terapeuta okupazionala
FISIOTERAPIA ZERBITZUA
ZAINDUZ zentroan eguneroko hainbat lesio motaren tratamendua ere eskaintzen da:
- Bizkarreko minak.
- Lesio zorrotz eta kronikoak.
- Kirol lesioak.
- Ebakuntza osteko errehabilitazioa.
- Buruko minak eta migrainak.