Nori zuzendua?
- Endekapenezko gaixotasun neurodegeneratiboa duten pertsonei zuzendua, batez ere. Esaterako esklerosi anizkoitza, alboko esklerosi amiotrofikoa, parkinsona, narriadura kognitiboa etab. duten pertsonak.
- Beren zaintzaileei zuzendua ere badago. Ez da erreza askotan gaitasunak galtzen doan pertsonaren zaintza egitea. Zaintzailea ere egokitzen joan behar bait da egoera berrietara. Informazioa eta aholku praktikoak jasotzeko aukera eskaintzen da.
- Hurbileko eta konfiantza guztizko akonpainamendua eskaintzen da, pertsonaren bizitzako alor guztiei buruzko kezkak azaltzeko eta norabide onuragarri bat bilatzeko leku seguru bat.
Nor izango da zure bidelaguna?
Amaia Zelaia Etxaburu
Terapia okupazionaleko ikasketa unibertsitarioak bukatu eta osasun mentalaren alorrean eta neuroerrehabilitazioan ezagutzak eskuratu nituen. Azken urte hauetan, Heriotza Emaginaren ikasketetan burutu dut prestakuntza.
Horrez gain, Kadampa meditazioko ikaslea naiz eta Ondarroan meditazio klaseak ere ematen ditut, Zaldupe eskolan, Bilboko Kadampa meditazio zentroko adar bezala.
Neuroerrehabilitazio arloan, Bobath kontzeptuaren oinarriak erabiltzen ditut eta Vona du Toiten Model of Creative Abilityko ezagutzak.
Terapia okupazionala, osasuna eta ongizatea sustatzen dituen diziplina sozio-sanitario da. Lantzen diren alorrak: eguneroko aktibitateak eta autonomia, harreman sozialak, norbere autoestimua, alor espirituala. Eguneroko jardueren funtzioa eta parte-hartzea hobetzeko gaitasunak lortzera bideratuta dago.
Bobath Kontzeptua, mugimendu, funtzio eta postura kontrol arazoak hobetzera bideratuta dagoen tratamendu ikuspegia da.
Neuroplastizitatearen estimulazioa, konexio neuronal berrien sorrera, ezinbestekoa da errehabilitazio neurologikoan. Horretarako funtsezkoa da norbanakoarentzat zentzua duten aktibitate funtzionalak lantzea.
Helburuak
- Guztiz akonpainatuta sentitzea endekapena
ren fase guztietan. - Zure gaitasun fisiko, funtzionalak eta kognitiboak mantentzea ahal denik eta gehien.
- Zure potentzialean eta gaitasunetan zentratuko saioak. Zure erritmoa, beharrak eta nahiak guztiz errespetatuz, zu zeu izateko zure tratamenduaren gidaria.
Zer jasoko duzu saio bakoitzean?
- Arreta guztiz pertsonalizatua. Egun horretako zure beharren arabera diseinatuko da saioa.
- Gorputzaren kontzientzia hartzeko ariketak, gorputzaren mugak onartuz eta gaitasunak apreziatuz. Saio dinamikoak edo lasaiak. Luzaketa aktiboak eta pasiboak, gorputz masaia, kognizioa lantzeko ariketak (arreta, memoria), erlajatzen ikasteko ariketak.
- Ariketa esanguratsuak egiten dira, zuretzako zentzua dutenak eta benetan baliogarritzat sentitzen dituzunak.
- Hurbileko akonpainamentua jasoko duzu, zure emozioak, kezkak, zailtasunak azaltzeko leku segurua aurkituko duzu.
Saio modalitateak eta prezioak
- Ordu beteko saioak izaten dira. Astero etorri zaitezke edo hilabetean behin…edo nahi duzunean, konpromezurik gabeko saioak.
- Erosoen datorkizun lekuan: ZAINDUZ zentroan edo zure etxean.
- Prezioa: Astean behin: 1h/32€. Hilabetean behin: 1h/ 38€. Zauden bizitzako momentu horretan ezin izango bazenuke prezio honetara egokitu, hitzegin dezakegu zure egoerara geu egokitzeko.
- Etxeko saioen prezioa 10€ gehiago saioko.