2003an Magisteritzako- heziketa bereziko ikasketak bukatu nituen, eta 2006an Terapia okupazionaleko ikasketa unibertsitarioak, Bartzelonan (Creu Roja unibertsitatean). 2007an osasun mentalean postgraduatu nintzen.

Ingalaterran esperientzia aberatsa jaso nuen adinekoen egoitzan eta etxe desberdinetan erizaintzaiko laguntzaile bezala, hainbat desgaitasun fisiko eta mental zituzten pertsona zainduz. Terapeuta okupazional bezala ere lan egin nuen osasun mentaleko espetxe-ospitale eta komunitatean integratzen bideraturiko egoitzan.

Euskal Herrira itzuli eta neuroerrehabilitazioko hainbat ikasketa burutu nituen eta ZAINDUZ zentroa sortu.

Gehien gustoko dudana meditatzea da. Nire bizitzari zentzua eta norabidea ematen diona da. Naturan ibiltzea ere maite dut eta heriotzarekiko gaietan interes handia daukat.

Erabiltzen ditudan terapiak:

  • Masaje terapeutikoa
  • Bobath kontzeptua
  • Vona du Toiten Model of Creative Ability
  • Luzaketak arnasketekin
  • Indartzeko eta tonifikatzeko ariketak
  • Erlajazioa

Terapia okupazionala, osasuna eta ongizatea sustatzen dituen diziplina sozio-sanitarioa da. Lantzen diren alorrak: eguneroko aktibitateak eta autonomia, harreman sozialak, norbere autoestimua. Eguneroko jardueren funtzioa eta parte-hartzea hobetzeko gaitasunak lortzera bideratuta dago.