Nori zuzendua?

  • Gaixotasun neurodegeneratiboa duten pertsonei zuzendua, batez ere. Esaterako esklerosi anizkoitza, alboko esklerosi amiotrofikoa, parkinsona, narriadura kognitiboa etab. duten pertsonak.
  • Beren zaintzaileei zuzendua ere badago. Ez da erreza askotan gaitasunak galtzen doan pertsonaren zaintza egitea. Zaintzailea ere egokitzen joan behar bait da egoera berrietara. Informazioa eta aholku praktikoak jasotzeko aukera eskaintzen da.

Helburuak

  • Guztiz akonpainatuta sentitzea endekapenaren fase guztietan. Hurbileko eta konfiantza guztizko akonpainamendua eskaintzen da, pertsonaren bizitzako alor guztiei buruzko kezkak azaltzeko eta norabide onuragarri bat bilatzeko leku seguru bat.
  • Gaitasun fisiko, funtzionalak eta kognitiboak mantentzea ahal denik eta gehien. Eta hobetzea ahal den neurrian.
  • Zure potentzialean eta gaitasunetan zentraturiko saioak. Zure erritmoa, beharrak eta nahiak guztiz errespetatuz, zu zeu izateko zure tratamenduaren gidaria.

Zer jasoko duzu saio bakoitzean?

  • Arreta guztiz pertsonalizatua. Egun horretako zure beharren arabera diseinatuko da saioa.
  • Gorputzaren kontzientzia hartzeko ariketak, gorputzaren mugak onartuz eta gaitasunak apreziatuz. Saio dinamikoak edo lasaiak. Luzaketa aktiboak eta pasiboak, gorputz masaia, kognizioa lantzeko ariketak (arreta, memoria), erlajatzen ikasteko ariketak.
  • Ariketa esanguratsuak egiten dira, zuretzako zentzua dutenak eta benetan baliogarritzat sentitzen dituzunak.
  • Behar izanez gero, ziztada lehorra eta elektropuntzio metodoak erabiltzen ditugu, muskuluetako tentsioa murrizteko.

Saio modalitateak eta prezioak

  • Prezio berezia dugu neuroerrehabilitazio saioetarako; sarritan egiteko saioak direlako. ZAINDUZ zentroan1h/35€.
  • Etxeko zerbitzua: 1h/ 50€.
  • Ordainketa eskudirutan edo bidez egin daiteke.