TORRENT
Nor izango da zure bidelaguna?
Zer ikasi beti izan dut argi. Hasieran Magisteritzako ikasketak, Heziketa Berezia, Donostiako unibertsitatean burutu nuen. Bukatu eta udara horretan, argi sentitu nuen, nahi nuena hilurren zeuden umeekin lan egitea zen, beraz, Terapia okupazionaleko ikasketetan murgildu nintzen Bartzelonan. Ikasketek alor horretan ez ninduten asetu. Osasun mentaleko graduondokoa egin nuen eta nire ikasketen azken lana “Terapia okupazionala Zaintza Aringarrietan” izan zen. Nire lehen urratsak egiten, oso gutxi ikertutako eremua ikasitako diziplinan. Gehiago ikasteko gosez, Ingalaterrara joan nintzen bizitzera. Bertan, gehiago sakontzeko asmoz eta “hospice” batean lan egiteko intentzioarekin.
Handik zazpi urteetara, hainbat esperientzia jasota, Euskal Herrira itzuli eta neuroerrehabilitazio eremura eraman ninduen bizitzak, gorputz fisikoaren biomekanika aztertzera.
Gero umea izan genuen. Erditzearen eta jaiotzaren trantsizioa etxeko intimitatean emagin baten akonpainamenduarekin izan nuen eta esperientzia ederra eta sakona izan zen. Berriro piztu arazi zidan nire bihotzeko betiko sena; heriotzaren atarian daudenekin lan egitea. Handik gutxira Heriotza Emagin zoragarri bat ezagutu nuen eta berarekin trebatu nintzen arte sakratu honetan; Heriotza Doula eta Heriotza Emagin bezala.
Zerbitzuak
Tailerra Agur On Karpeta idaztea. Aurretiazko Borondateen Dokumentua- Bizi amaierako zainketa plana.
Denori gustatzen zaigu maila handi edo txikiagoan oporrak etab. planifikatzea, eta norbere heriotza zergatik ez dugu planifikatzen? Orokorrean, desoroso sentitzen gara heriotzari buruz hitzegiten. Distrakzioak eta kanpoko estimuluak areagotuz doan gizarte honetan, heriotza bezalako egi borobilak hausnartzearen aukera ederra lurperatzen dugu.
Bihotzez emandako tailer honetan, leku seguruan sentituko zara. Heriotzarekiko gaiei buruzko informazio praktikoa jasoko duzu, gaur egungo legediaren mugak kontutan dituena, eta zure dudak eta kezkak lasai azaltzeko aukera izango duzu. Tailerra bi zatitan banatzen da: heriotza aurretiko zainketen planei buruzko hausnarketa eta norbere desioak idaztea, ABD medikuentzako eta senideentzako jarraibideak, eta heriotza osteko zainketen plana, ABD senideentzako jarraibideak.
Zure heriotzarekiko desioak zure erara idaztea uzteak, lasaitasuna emango dizu eta zure senideei erabakiak hartzeko ardura handia kentzen diezu.
Herritar guztiei zuzendua. Heriotza denok biziko dugulako eta ez dakigulako noiz.
- Agur On Karpeta sortzeko 36 orriko txostena ematen da tailerrean.
- Taldeko saioak. Prezentziala eta online.
- Nahi duenarentzako saio indibidualak ere ematen dira. Zure lana, zure erara eta zure erritmoan egiteko. Saio kopurua pertsonak behar duenaren arabera moldatzen da.
- Taldeko saioak: 6 saioko tailerra. Saio bakoitza bi ordukoa. Denetara 12 orduko tailerra.
- Hurrengo taldeko tailerra Maiatzaren 29an hasiko da.
Maiatzak 22an, Tailer Aurkezpen Hitzaldia. Dohain.
Plaza mugatuak.
Prezioa 120€.
Zer esan dute tailerra egin dutenek?
“Espero baño gexa jaso det. Bide bat zabaldu duzu, nire heriotzaren aurrean hartu behar duten neurriei buruz, kriston lasaitasuna jaso det. Beharrezko pertsona zara gai honek jorratzeko eta behar dutenei laguntzeko; niri beste laguntzen badiote behintzat. Mila esker”. Xabier A.
“Informaziñoi asko jaso, asko ikasi eta askatasun osoz hitz eiñ ahal izan dugu heriotzari buruz. Gida bat daukagu nola prestatu eta nola antolatu, bai heriotza aurretik eta bai ondoren. Eskerrik asko Amaia”. Jose Agustin E.
“Espero nuena eta gehiago jaso dut!!! Gehien bete nauena, “emaginaren” lana ezagutzea, heriotza aurreko eta ondorengo prozesuan. Eskerrak eman nahi dizkizut zure eskuzabaltasunagatik. Zu ezagutzeak nire bizitzan eragin handia izan du”. Nerea A.
“Heriotzaz gehiago ikasteko eta norberaren kezkez hitz egiteko leku seguru bat izan da. Terapia bat izan da. Faltan botako ditut saioak”. Kattalin A.
Bizi-amaierarako akonpainamendua.
Zure etxean. Maitasunetik eta sakratutasunetik gidatuz.
Azken diagnostikotik hil arteko gida. Heriotza prozesua barne.
Gaur egungo gizartean, eguneroko bizitzan, gero eta gehiago kostatzen zaigu erlaxatu eta tentsioak soltatzea. Heriotzaren aurrean beldurrak eta antsietateak gainez egiten digute orokorrean. Hilzorian dagoena eta bere hurbilekoak hankaz gora jartzen dira eta osasun profesionalek beraien eskutan duten baliabide bakarra medikazio lasaigarriak izaten dira, tamalez.
Heriotza kontziente, lasai, bihotz-betea eta zoriontsua posible da. Horrela hil diren pertsonak ezagutzeko ohorea izan dut.
Nire lana, hilurren dagoena eta senitartekoak gai praktiko eta gai espiritualekin orientatzean datza; ahal denik eta heriotza kontziente eta baketsu baterantz bideratuz.
Geratzen diren hilabete edo egun horiek ahal denik eta esanahirik handienarekin bizitzeko, bihotzetik. Hilurren dagoenari hainbat gauzetan lagundu diezaioket; legatua prestatzen, harremanak sendatzen, asuntoak ordenatzen, heriotzaren trantsiziorako prestatzeko informazioa eta gida ematen.
Gorputza erlaxatu eta tentsioak soltatzeko aukera desberdinak eskaintzen ditut, gorputzeko masaia terapeutikoa, besteak beste. Helburua, kontzientzia maila ahal den argien, gardenen eta zabalen mantentzea lirateke.
Ospitaleko zerbitzurik oraingoz ez da posible. Baina beti telefonoz hitz egin dezakegu eta zure senitartekoei orientazioa ere eman diezaieket.
Deitu ezazu edozein duda edo galdera baduzu. Gustora hitzegingo dut zurekin. Telefonozko kontsultak dohain dira.
Etxeko Hiletak
Etxeko intimitatean. Zure agurra, zure erara eta zure erritmoan.
Gustatuko litzaizuke hileta intimoagoa eta esanguratsuagoa egitea? Heriotzaren gertakizun erraldoia integratzeko denbora eta espazioa izatea?
Etxeko hileta alternatiba zoragarria da. Familiakoei eta lagunei aukera ematen die beren maitea etxean zaintzeko, gorpua preparatzeko eta behar dituzten errituak egiteko. Etxeko intimitateak, behar den denbora hartzeko eta sakrautasuna mantentzeko aukera ematen du. Dolua egiteko eta egoera berrira egokitzeko aukera ederra da familia eta maite duten guztientzat.
Nire lana maitasunez eta gupidaz egoera delikatu hori gidatzearena da. Familiakideei agintea ematea, eta behar diren gauza praktiko eta emozionalak kontutan izan eta koordinatzea. Etxeko txikieenek partehartzeko aukerak baita ere zaintzea. Etxeko hileta ahal denik eta ekimen positibo, sakratu eta ederrena izateko.
Sacred Crossing webgunetik ateratako argazkia, autorearen baimenarekin.
Etxeko hiletaren abantailak:
- Familiak hildakoa zaintzeko eskubidea du eta alternatiba posiblea da legediaren aldetik.
- Oso segurua eta higienikoa da. Gorputza babesten da.
- Zure agurra, zure erara eta zure erritmoan egiteko aukera ederra da.
- Heriotzaren trantsizioak merezi duen sakrautasuna sortzeko aukera.
- Doluaren prozesua asko errazten du.
- Aukerarik ekonomikoena da.
Bizitza Ospakizunak
Hil denaren bizitza ohoratzeko eta esanahiez betetako zeremoniaz gozatzeko.
buruzko artikulua irakurtzeko sakatu hemen.