–HERIOTZA jaiotza bezain SAKRATUA delako-
Zer ikasi beti izan dut argi. Hasieran Magisteritzako ikasketak, Heziketa Berezia, Donostiako unibertsitatean burutu nituen. Bukatzean argi sentitu nuen, nahi nuena hilurren zeuden umeekin lan egitea zela, beraz, Terapia okupazionaleko ikasketetan murgildu nintzen Bartzelonan. Ikasketek alor horretan ez ninduten asetu. Osasun mentaleko graduondokoa egin nuen eta nire ikasketen azken lana “Terapia okupazionala Zaintza Aringarrietan” izan zen. Nire lehen urratsak egiten, oso gutxi ikertutako eremuan.
Gehiago ikasteko gosez, Ingalaterrara joan nintzen bizitzera. Bertan, Kadampa meditazioetan gehiago sakondu nuen eta “hospice” batean (gaixo terminalak zaintzeko etxean) lan egin nuen.
Handik zazpi urteetara, hainbat esperientzia aberats jasota, Euskal Herrira itzuli eta neuroerrehabilitazio eremura eraman ninduen bizitzak, gorputz fisikoaren biomekanika aztertzera.
Gero umea izan genuen. Erditzearen eta jaiotzaren trantsizioa etxeko intimitatean emagin baten akonpainamenduarekin izan nuen eta esperientzia ederra eta sakona izan zen. Berriro piztu arazi zidan nire bihotzeko betiko sena; heriotzaren atarian daudenekin lan egitea. Handik gutxira Heriotza Emagin zoragarri bat ezagutu nuen (Olivia Bareham, Sacred Crossings Institutua) eta berarekin trebatu nintzen arte sakratu honetan; Heriotza Doula eta Heriotza Emagin bezala.