Azken momentura arte, zaintza bihotzez.

Heriotza doula eta emagin gisa, pertsonaren borondatea erdigunean jarrita, bidelaguntza profesional eta gizatiarra eskaintzen dut. Nire helburua une hau lasaiago, kontzienteago eta naturalago denek bizitzeko bidea erraztea da.

Heriotza emagina izateko bideak eta helburuak lortzeko laguntza:
Amaia Zelaia Heriotza emagina DVA Tailerra
1. Aurretiazko Borondateen Dokumentua (DVA) – Tailerra

Zure nahia argi uzteko, denon lasaitasunerako.
(ikusi gehiago)

Amaia Zelaia Heriotza emagina eta heriotzarako prestaketa
2. Heriotzarako Prestaketa

Beldurrak gutxitzeko, kontzientzia eta bakea irabazteko laguntza.
(ikusi gehiago)

Amaia Zelaia Heriotza emagina eta etxeko beilak
3. Etxeko beilak

Pakean eta intimitatean agurtzeko laguntza.
(ikusi gehiago)

Amaia Zelaia Heriotza emagina eta Agur Omenaldiak
4. Agur-Omenaldiak

Pertsona bakoitzaren izatea errespetatuz agurtzea.
(ikusi gehiago)

Heriotza emagina: Nor dago bidelanguntza honen atzean?

Formakuntza eta Ibilbidea

Zaintzan eta bizi amaierako bidelaguntzan urrats bakoitza bermez, gertutasunez eta profesionaltasunez egiteko ibilbide eta formakuntza zabala dut:

  • Sacred Crossings Institute | The Art of Death Midwifery (2020–2022)/ “Enter the grave”/ “Conscious dying”/ “After the last breath”/ “Funeral celebrant”, Sacred Crossings Institute.
  • Match and Dispatch | Funeral Training Plus (2026). Match and Dispatch
  • Countess Mountbatten Hospital (Southampton) | Bereavement Course / Dolu zainketa eta babesa (2010). Bi urtez hospice zerbitzuan, bizi amaieran zeuden pertsonei eta doluan zeuden senideei laguntasuna ematen.
  • Terapeuta Okupazionala | Escola Universitària de la Creu Roja (Barcelona). Neuroerrehabilitazioan eta osasun mentalean espezializatua, esperientzia zabalarekin.
  • Meditazio Ikaslea eta Irakaslea | Meditazio ikaslea 2000tik eta meditazio irakaslea 2011tik gaur egunera arte, Kadampa Tradizio Berriaren eskutik. Hau da nire lanaren gida nagusia. Kadampa Meditazio zentroa Bilbo
  • Enterramiento Natural elkarteko bazkide eta elkarlanean. Asociación Enterramiento Natural
Amaia Zelaia Heriotza emagina

Lan egiteko modua

Bizitzako azken urratsak prestatzea edo prozesu horretan maite duzun norbaiti laguntzea ez da erraza izaten. Une hau lasaitasunez, kontzientziaz eta naturaltasunez bizitzeko heriotza emagina gisa bidelaguntza eskaintzen dut. Bidea argitzen saiatuko naiz, erabakiak erraztuz eta karga emozional zein praktikoa gutxituz, denok behar dugun atsedena eta bakea sentitzeko.

Egoera eta ikuspuntu guztiak errespetatzen ditut eta bakoitzaren egoerara egokitzen naiz. Zure azalean jarriko naiz, zuek behar duzuen informazioa, gida eta laguntza bihotzez eskaintzeko.

Ohiko galderak

Zer da Heriotza Doula bat?

Heriotza Doula bizi-amaierako prozesuan (eta honen ondorengo uneetan) laguntza emozionala, praktikoa eta espirituala eskaintzen duen profesionala da.

Nire lana hiltzen ari den pertsonarentzat zein bere hurbilekoentzat espazio seguru, babestu eta lasai bat sortzea da, prozesu hau ahalik eta kontzienteen eta barne-bake handienarekin bizi dezazuen.

Zer da Heriotza Emagin bat?

Jaiotza-emagin batek bizitzaren hasieran babesa eta zaintza eskaintzen dituen moduan, Heriotza Emaginak bizitzaren azken azken unean eta ondorengo igarotze-prozesuan jarduten du.

Gorputza itzaltzen den horretan, trantsiziorako zaintza zuzenaz eta prestaketaz arduratzen naiz (gorputzaren zaintza, garbiketa eta janztea). Etxean bertan agur goxo bat emateko aukera bideratzen dut, eta familia ahalduntzen dut gida emanez, azken zaintza horiek zuek egiteko eta agur intimo eta berezia eman ahal izateko.

Paliatiboen lana edo osasun-zerbitzuak ordezkatzen ditu?

Inola ere ez. Gure lana guztiz osagarria da. Mediku, erizain eta zainketa paliatiboetako profesionalek osasun-arreta eta kontrol klinikoa kudeatzen dituzte; guk, aldiz, dimentsio emozionalari, espiritualari eta gizatiarrari erreparatzen diogu, medikuek eta ospitaleek askotan denborarik ez duten espazioa betetzeko.

Noiz da unerik egokiena bidelaguntza hau eskatzeko?

Prozesu bakoitzak bere unea dauka, eta bidelaguntza edozein unetan eska dezakezu, zure egoeraren arabera:

  • Aurretiazko Borondateen Dokumentua (ABD) eta tailerrak: Gazte eta osasuntsu gaudenean da garairik egokiena. Burua argi daukagunean, presarik gabe eta lasaitasunez gure nahiei buruz hausnartzeko eta etorkizuneko zaintzak planifikatuz joateko une hobezina da.
  • Bidelaguntza pertsonalizatua eta zaintzak: Diagnostiko zail bat jasotzen denean da une egokiena. Distantzia horrekin, pentsatzeko denbora eta zure ahots propioa oraindik presente daudenean, prozesu osoa elkarrekin planifikatzen hasteko aukera ematen digu.
  • Etxeko beilak eta Agur-omenaldiak: Azken unean ere deitu dezakezu. Azken momentuan etxeko beila bat antolatu edo agur-omenaldi berezi bat bideratu nahi baduzu, nire esku eta nire aukeren barruan dagoen guztia egingo dut une horretan bertan zure bidelagun izateko eta behar duzun arreta eskaintzeko.

Nola hartzen du kontutan alderdi espirituala?

Ez dut espiritualtasuna zentzu erlijioso zorrotz batean ulertzen, pertsona bakoitzaren esentzian eta barne-bakea bideratzen duen hazkuntza pertsonalean baizik. Pertsona bakoitzak bere bizitzari eta heriotzari zentzua emateko dituen sinesmenak, balioak zein kezkak errespetatzeko eta entzuteko gunea eskaintzen dut, bere nahi eta behar sakonenek benetako garrantzia izan dezaten.

Eta ez banaiz “pertsona espirituala”, zertan lagundu nazake?

Aspektu guztiz praktiko eta lurtarretan laguntzen zaitugu: agurrak prestatzen, Aurretiazko Borondateen Dokumentuko inguruko zalantzak argitzen, ingurukoekin komunikazioa errazten, edo azken nahien gidoia (legeria eta nahiak uztartuz) diseinatzen. Laguntza guztiz pertsonalizatua da eta zure neurrira egokitzen da.

Familiarekin ere lan egiten da ala soilik hilzorian dagoen pertsonarekin?

Biekin batera lan egiten dut. Hilzorian dagoen pertsonaren ahotsa eta nahiak errespetatzeaz gain, zaintzaileek eta senideek jasaten duten karga emozionala arintzea funtsezkoa da niretzat. Familiari ere orientabidea, arnasa hartzeko guneak eta laguntza eskaintzen dizkiot une gogor hauetan.