ZAINDUZen pertsona bakoitzaren egoera, historia klinikoa eta helburuak kontuan hartuta lan egiten dugu. Zure osasuna eta bizi-kalitatea berreskuratzen laguntzen dizugu, tratamendu pertsonalizatu zein hurbil baten bidez.
1. Fisioterapia eta Terapia Manuala
Nahi duzun osasuna berreskuratzeko eta minak arintzeko tratamendu pertsonalizatua.

- Nori zuzendua: Edozein adinetako pertsonei (haur, heldu eta adinekoak). Postura-ohiturek eragindako minak, kirol-lesioak edo eguneroko tentsioak tratatzeko.
- Zer jasoko duzu: Tratamendu indibidualizatua, nagusiki eskuzko terapian oinarritua. Beharrezkoa denean, ariketa terapeutikoa, ziztada lehorra edo elektroterapia ere uztartzen ditugu.
- Ariketa-plan digitala: Saioaz gain, ariketa pertsonalizatuak bidaltzen dizkizugu posta elektronikoz edo WhatsApp bidez, bideoekin etxean erraz jarraitu ahal izateko.
Modalitateak eta Prezioak:
- 30 min: Gorputzeko atal zehatzak tratatzeko: 30€
- 45 min (Oinarrizkoa): 40 €
- 60 min (Zabalagoa): Tratamendu osatuagoa nahi dutenentzat.
- Etxeko zerbitzua (1h): 60€
2. Espezialitatea: Neuroerrehabilitazioa
Tratamendu integrala eta hurbila, gaitasun fisiko zein funtzionalak ahalik eta gehien mantentzeko eta hobetzeko.

- Nori zuzendua:
- Gaixotasun neurodegeneratiboak edo neurologikoak dituzten pertsonei (Esklerosi Anizkoitza, ELA, Parkinson, narriadura kognitiboa, iktusa, etab.).
- Zaintzaileei: Etxeko egoera berrietara egokitzeko aholku praktikoak eta etxean egiteko ariketak erakusten dizkiegu.
- Nola lan egiten dugu?
- Espazio segurua: Konfiantza osoz kezkak azaltzeko eta prozesuko fase guztietan erabat babestuta sentitzeko.
- Zure potentzialean zentratuta: Zure erritmoa eta beharrak errespetatuz, zu zarelako zure tratamenduaren kolaboratzaile aktiboa.
- Saio dinamiko eta esanguratsuak: Zuretzat zentzua duten ariketak (gorputz-kontzientzia, indarra, oreka, luzaketa aktibo zein pasiboak, kognizioa eta masaia). Behar denean, ziztada lehorra eta elektropuntzioa ere erabiltzen ditugu.
Modalitateak eta Prezioak (Konstantziarako tarifa berezia):
- Zentroan (1h): 40 €
- Etxeko zerbitzua (1h): 50 €
3. Luzaketak eta Erlajazioa (Talde Saioak)

Tentsioak askatzeko, arnasketa lantzeko eta gorputz-kontzientzia berreskuratzeko espazioa. Giro ezin hobean!
- Nolakoak dira saioak? Aulkian zein esterillan etzanda egindako luzaketak, arnasketa bideratua eta barne-lasaitasuna lortzeko ariketak. Zure gorputzaren erritmoa entzuten eta errespetatzen ikasteko.
- Talde txikiak: Gehienez 5 lagun talde bakoitzean, arreta hurbila bermatzeko.
- Ordutegia: Astelehenetan 11:00-12:15, astearteetan 11:00-12:15, asteazkenetan 10:00-11:15.
Proba ezazu: Deitu konpromisorik gabe saio bat probatzeko!
4. Oparitu Zaintza eta Ongizatea
Masaie terapeutiko bat oparitzea atsedena eta osasuna oparitzea da.
- Zer barne hartzen du? Ordubeteko masaje terapeutikoa, txartel polit batean aurkeztuta.
- Nola erabili? Oparia jasotzen duenak 3 hilabeteko epea izango du nahi duenean txanda hartzeko.
Prezioa: 50 € (1 orduko saioa)

