Ruben Vilalta (fisioterapeuta) eta Amaia Zelaia (terapeuta okupazionala) gara ZAINDUZen atzean gauden sortzaileak. Proiektua 2016an jaio zen, pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Denborarekin, gure zaintza ikuspegia zabaldu egin da: 2022tik aurrera, Amaiak Heriotza Emagin eta Doula zerbitzua txertatu zuen, bizitzako azken igarobidean ere bidelaguntza goxo, profesional eta pertsonalizatua eskaintzeko.


