Diseinatu Zure Bizi-Amaierako Zaintza-Plana

Bizitzako azken fasea lasaitasunez, kontzientziaz eta duintasunez prestatzeko espazioa.

Bizitzan zehar gure proiektuak eta bidaia garrantzitsuak prestatzen ditugun moduan, azken urratsak ere errespetuz, lasaitasunez eta goxotasunez planifikatu daitezke.

Bidaia honetan, zu zara gidariaren eserlekuan zaudena, zure bizitzaren lemoa eta norabidea zeuk mantenduz. Badakigu une delikatuetan ezer prestatu gabe izateak eta dena inprobisazioaren edo kaosaren esku uzteak estres, zalantza eta beldur handia sortzen duela, bai zuretzat bai zure ingurukoentzat.

Gauzak aurretik eta lasaitasunez antolatzeak nahaspila hori guztia ekiditen du. Aurretiazko Borondateen Dokumentuak eta zaintza-plan pertsonalizatuak zure erabakiak argi utziz laguntzen dute, uneoro zure ahotsa errespetatua izan dadin.

Horrela, barne-bakea eta burujabetza lortuko dituzu zuk zeuk, eta opari pretziatu bat utziko diezu zure maiteei: lasaitasuna eta bide argi bat.

Zer landuko dugu elkarrekin? (Agur On Karpeta)

Bidelaguntza honetan, zure Karpeta Pertsonala (Agur On Karpeta) osatuko dugu pausoz pauso. Zure erabaki, dokumentu eta jarraibide guztiak leku bakar batean ordenatuta geratuko dira:

  • Zure balioak eta lehentasunak: Zuretzat benetan garrantzitsua zer den argi uztea, dokumentu eta erabaki guztien oinarri sendoa izateko.
  • Ordezkaria eta medikuentzako jarraibideak: Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistro ofizialean sartzeko dokumentu bideratua.
  • Nahi dituzun zaintzak eta mugei buruzko erabakiak: Jasotzeko prest zaudeten zaintzak zein uko egiten diezun tratamenduak argi zehaztea.
  • Dementzia kasuetarako klausula zehatza: Egoera honi aurre egiteko bide-orri sakon, xehatu eta babeslea.
  • Familiari eta maiteei zuzendutako azken argibideak: Gorputzaren zaintza eta kudeaketa, agur omenaldia eta zure azken desio pertsonalak. Baita aukera ekonomiko zein ekologikoen inguruko jarraibide argiak ere, familiari ezegonkortasun eta neurgabeko gastuak eta behar ez diren kargak ekiditen laguntzeko.
  • Dolua eta haurren parte-hartzea: Une hau etxeko txikienek ere modu osasuntsu, babestu eta naturalean bizi dezaten gida.

Opari berezia zurekin eramateko:

Tailer edo saio hauetan parte hartzeagatik, Bizitza-Istorioaren Bilduma jasoko duzu opari gisa. Galdera sakon, zaindu eta pertsonalizatuz osatutako gida bat da, zure bizitzako ibilbidea, oroitzapenak eta balioak idatzita uzteko (edo senide bati oparitzeko).

Zergatik da desberdina tailer hau? (Berezitasuna eta Abantailak)

Internet hitzorduz eta informazio sakabanatuz beteta dago, eta administrazio Publikoak saio orokor eta laburrak eskaintzen ditu sarritan. Tailer hau, aldiz, urteetako prestakuntza praktikoaren, ikerketaren eta pertsonei emandako bidelaguntza pertsonalizatuaren emaitza da.

Hona hemen gurekin lan egitearen abantaila nagusiak:

  • Denbora eta ahalegina aurreztea: Interneten ordu asko eskatuko dizkizun informazio guztia modu ordenatu, argi eta gardenean jasoko duzu biltoki bakar batean.
  • Material pertsonalizatua eta hobetua (Agur On Karpeta): Erabiltzen ditugun dokumentu-ereduak neuk prestatutako material propioak dira. Urteetan zehar egindako tailerrei eta lagundutako pertsonen esperientziei esker, xehetasun guztiak zaintzen dituzten eredu osoak osatuz joan naiz.
  • Ikuspegi integrala (Eskuliburuez haratago): Alderdi legal eta praktiko hutsez gain, alderdi espirituala, emozionala eta gizatiarra erdigunean jartzen ditugu.
  • Mugak zabaltzen dituen informazioa: Gure legediaren barruan dauden heriotza aurreko eta ondorengo aukera guztiak ezagutuko dituzu. Gehienetan ezagutzen ez diren eta harrituko zaituzten bideak eta aukerak daude!
  • Legediaren barruko aukera ekonomiko eta ekologikoak: Heriotzaren inguruan dauden aukera erreal guztiak ezagutuko dituzu. Enpresa eta hileta-zerbitzuek askotan erakusten ez dituzten bide ekonomikoagoak eta ekologikoagoak daudela jakiteak lasaitasuna eta aukeratzeko askatasuna emango dizu.
  • Formakuntza eta besteentzako gida: Edukiak jasotzeaz gain, ikuspegia zabalduko duzu eta gai izango zara zure ingurukoei edo maiteei orientazioa zein laguntza eskaintzeko.
  • Oparia zuretzat (Bizitza-Istorioaren Gida): Tailerrak opari berezi bat barne hartzen du: galdera sakon eta zainduen bilduma bat, zure bizitza-istorioa idatzi eta jasotzeko. Nire prestakuntzatik eta hainbat iturritatik egokitutako material pertsonal eta baliotsua.

Parte Hartzeko Modalitateak

TALDEKO TAILERRA (Teorikoa eta Praktikoa)

Norentzat?

  • 18 urtetik gorakoentzat. (Ez da gomendagarria une honetan dolu-prozesu akutuan dauden pertsonentzat).

Zer jasoko duzu?

  • Zure erabakien zirriborroa egiteko gida argia.
  • Agur On Karpeta erabat osatzeko material guztiak.
  • Zalantzak, beldurrak eta galderak argitzeko talde-espazio segurua.
  • Emozio guztiak (negar zein barre) partekatzeko giro hurbil eta atsegina.

Ezaugarriak:

  • Taldearen tamaina: 8-10 lagun gehienez (arreta pertsonalizatua bermatzeko).
  • Iraupena: 13 ordu lektibo (3 saiotan banatuta).
  • InbertsioaTALDEKO TAILERRA (13 h): 180 € pertsonako (Oharra: Zure ordezkariarekin bazatoz, 315 € biok)

📅 Hurrengo Deialdia (Data Garrantzitsuak)

💡 DOAKO HITZALDI INFORMATIBOA

Eguna eta ordua: Urriak 16, 19:00etan

Lekua: Kofradia Zaharrean, Ondarroa

(Zatoz tailerraren xehetasunak konpromisorik gabe ezagutzera)

🗓️ TAILERRAREN DATAK

Egunak: Urriak 30, Azaroak 6 eta Azaroak 13

Ordutegia: 09:00etatik 13:30era

Lekua: ZAINDUZ. Iturribarri 10 behea, Ondarroa

⚠️ Plaza mugatuak! (Gorde zure lekua aurretik)

SAIO INDIBIDUALAK (Bidelaguntza Pertsonalizatua)

Norentzat?

  • 18 urtetik gorakoentzat.
  • Arreta % 100 pertsonalizatua nahi dutenentzat
  • Idazteko/kudeaketa egiteko laguntza behar dutenentzat.

Zer barne hartzen du?

  • Idatzizko laguntza osoa: Nik idatziko dut dokumentua zugatik, zure desio guztiak jasoz.
  • Erregistro ofiziala: Dokumentua Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroan sartzeko prest emango dizut.

Prozesua (3 saio gutxienez):

  1. 1. saioa: Zure informazioa eta desioak biltzea.
  2. 2. saioa: Zirriborroa elkarrekin gainbegiratzea.
  3. 3. saioa: Dokumentua ematea eta sinadurak bideratzea.

Inbertsioa: SAIO INDIBIDUALAK (Bidelaguntza pertsonalizatua): 250 € (3 saio + zure Agur On Karpeta erregistratzeko dokumentua idatzita eta prestatuta).

💡 Zure Neurriko Bidea

Intimitate osoz, zure erritmora eta modu pribatuan zure Agur On Karpeta osatzeko aukera.

Parte Hartu Dutenen Ahotsa (Testigantzak)

Xapooo!!!

Informazio berri asko jaso dut. Sorprenditu egin naiz. Giro ederra izan dugu. Eskerrik asko!!

Irantzu A. – segurtasuneko teknikaria

Tailer oso interesgarria eta oso konpletoa izan da. Gai mota guztiak landu ditugu. Heriotzaz modu argi eta natural batean hitz egin ahal izan dugu.

Arantza A. – jubilatua

Hainbeste informazio baliogarri, niretzat pentsaezinak zirenak! Tailer honekin beldur batzuk gainditu ditut. Amaia oso abila izan da azalpenetan eta oso atsegina.

Dominga E. – jubilatua

Informaziñoi asko jaso, asko ikasi eta askatasun osoz hitz eiñ ahal izan dugu heriotzari buruz. Gida bat daukagu nola prestatu eta nola antolatu, bai heriotza aurretik eta bai ondoren. Eskerrik asko Amaia.

Jose Agustin E.

Espero baño gexa jaso det. Bide bat zabaldu duzu, nire heriotzaren aurrean hartu behar duten neurriei buruz, kriston lasaitasuna jaso det. Beharrezko pertsona zara gai honek jorratzeko eta behar dutenei laguntzeko; niri beste laguntzen badiote behintzat. Mila esker.

Xabier A.

Espero nuena eta gehiago jaso dut!!! Gehien bete nauena, “emaginaren” lana ezagutzea, heriotza aurreko eta ondorengo prozesuan. Eskerrak eman nahi dizkizut zure eskuzabaltasunagatik. Zu ezagutzeak nire bizitzan eragin handia izan du.

Nerea A.

Heriotzaz gehiago ikasteko eta norberaren kezkez hitz egiteko leku seguru bat izan da. Terapia bat izan da. Faltan botako ditut saioak.

Kattalin A.

Oso interesgarria eta baliogarria egin zait Agur On karpetak jaso dezakeen informazioa guztiaren jakitun egitea. Bestetik gainera, sentitzen dut aukera eman didala nire heriotza propioaz gero eta kontzienteago egiteko. Formakuntza aspektu teoriko hutsean geratu beharrean, tailer honetan praktikotasunean barneratzeko aukera izan dut.

Maialen A. – psikologoa

Nire heriotzari buruzko barne‑hausnarketa egitera eta neure buruarekin lan pertsonala egitera eraman nau, nire heriotza nola edo nolakoa izatea nahi dudan aztertuz. Plazer handia izan da tailer honetan parte hartzea; duzun xumetasuna eta izan zaren bezain atsegina, komentario guztiei irekia. Eskerrik asko.

Itziar I.- erizaina

Oso tailer konpletoa. Talde medikoarentzat diren jarraibideak landu ez ezik —horiek dira ofizialki erregistratzen direnak—, heriotzaren ondorengo xehetasun guztietan sakontzeko aukera izan dugu, gure maiteentzako jarraibideak argi eta ordenatuta utziz.

Guadalupe G.- jubilatua

Tailer honek heriotzaren emaginak daudela eta egiten duten lan guztia ezagutzen lagundu dit.

Idoia I.- erizaina

Bizitzaren parte bezala heriotza tratatzeko baliagarria izan zait batez ere. Giroa ezin hobea izan da, eta lasaitasun osoz hitz egin ahal izan dugu sentitzen genuenaz. Eskerrik handienak adierazi nahi dizkizut eman diguzun tailer polit eta argiagatik.

Edurne A. - jubilatua

Deitu lasai edozein duda edo galdera baduzu. Gustora hitzegingo dut zurekin.

Telefonozko kontsultak dohain dira. 600 833 222

14 thoughts on “

  1. Edurne A. - jubilatua Post authorReply

    Bizitzaren parte bezala heriotza tratatzeko baliagarria izan zait batez ere. Giroa ezin hobea izan da, eta lasaitasun osoz hitz egin ahal izan dugu sentitzen genuenaz. Eskerrik handienak adierazi nahi dizkizut eman diguzun tailer polit eta argiagatik.

  2. Idoia I.- erizaina Post authorReply

    Tailer honek heriotzaren emaginak daudela eta egiten duten lan guztia ezagutzen lagundu dit.

  3. Guadalupe G.- jubilatua Post authorReply

    Oso tailer konpletoa. Talde medikoarentzat diren jarraibideak landu ez ezik —horiek dira ofizialki erregistratzen direnak—, heriotzaren ondorengo xehetasun guztietan sakontzeko aukera izan dugu, gure maiteentzako jarraibideak argi eta ordenatuta utziz.

  4. Itziar I.- erizaina Post authorReply

    Nire heriotzari buruzko barne‑hausnarketa egitera eta neure buruarekin lan pertsonala egitera eraman nau, nire heriotza nola edo nolakoa izatea nahi dudan aztertuz. Plazer handia izan da tailer honetan parte hartzea; duzun xumetasuna eta izan zaren bezain atsegina, komentario guztiei irekia. Eskerrik asko.

  5. Maialen A. – psikologoa Post authorReply

    Oso interesgarria eta baliogarria egin zait Agur On karpetak jaso dezakeen informazioa guztiaren jakitun egitea. Bestetik gainera, sentitzen dut aukera eman didala nire heriotza propioaz gero eta kontzienteago egiteko. Formakuntza aspektu teoriko hutsean geratu beharrean, tailer honetan praktikotasunean barneratzeko aukera izan dut.

  6. Itziar I.- erizaina Post authorReply

    Nire heriotzari buruzko barne‑hausnarketa egitera eta neure buruarekin lan pertsonala egitera eraman nau, nire heriotza nola edo nolakoa izatea nahi dudan aztertuz. Plazer handia izan da tailer honetan parte hartzea; duzun xumetasuna eta izan zaren bezain atsegina, komentario guztiei irekia. Eskerrik asko.

  7. Maialen A. – psikologoa Post authorReply

    Oso interesgarria eta baliogarria egin zait Agur On karpetak jaso dezakeen informazioa guztiaren jakitun egitea. Bestetik gainera, sentitzen dut aukera eman didala nire heriotza propioaz gero eta kontzienteago egiteko. Formakuntza aspektu teoriko hutsean geratu beharrean, tailer honetan praktikotasunean barneratzeko aukera izan dut.

  8. Kattalin A. Post authorReply

    Heriotzaz gehiago ikasteko eta norberaren kezkez hitz egiteko leku seguru bat izan da. Terapia bat izan da. Faltan botako ditut saioak.

  9. Nerea A. Post authorReply

    Espero nuena eta gehiago jaso dut!!! Gehien bete nauena, “emaginaren” lana ezagutzea, heriotza aurreko eta ondorengo prozesuan. Eskerrak eman nahi dizkizut zure eskuzabaltasunagatik. Zu ezagutzeak nire bizitzan eragin handia izan du.

  10. Xabier A. Post authorReply

    Espero baño gexa jaso det. Bide bat zabaldu duzu, nire heriotzaren aurrean hartu behar duten neurriei buruz, kriston lasaitasuna jaso det. Beharrezko pertsona zara gai honek jorratzeko eta behar dutenei laguntzeko; niri beste laguntzen badiote behintzat. Mila esker.

  11. Jose Agustin E. Post authorReply

    Informaziñoi asko jaso, asko ikasi eta askatasun osoz hitz eiñ ahal izan dugu heriotzari buruz. Gida bat daukagu nola prestatu eta nola antolatu, bai heriotza aurretik eta bai ondoren. Eskerrik asko Amaia.

  12. Dominga E. – jubilatua Post authorReply

    Hainbeste informazio baliogarri, niretzat pentsaezinak zirenak! Tailer honekin beldur batzuk gainditu ditut. Amaia oso abila izan da azalpenetan eta oso atsegina.

  13. Arantza A. – jubilatua Post authorReply

    Tailer oso interesgarria eta oso konpletoa izan da. Gai mota guztiak landu ditugu. Heriotzaz modu argi eta natural batean hitz egin ahal izan dugu.

  14. Irantzu A. – segurtasuneko teknikaria Post authorReply

    Xapooo!!!

    Informazio berri asko jaso dut. Sorprenditu egin naiz. Giro ederra izan dugu. Eskerrik asko!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude