Agur omenaldiak

Hil denaren bizitza ohoratzeko eta esanahiez betetako agurrarekin gozatzeko.

Orokorrean, azken momentuan eta emozio zurrunbiloarekin prestatzen dugu agur omenaldia, eta batzutan, ezer prestatzeko gai ere ez gara izaten.

Agur omenaldiak edo Bizitza ospakizunak doluaren prozesuan oso lagungarriak dira. Ingurune intimoagoan, hau da senitarteko eta lagun miñen artean, edo publikoari zabalik egin daitezke. Naturako lekuren batean, mendian, hondartzan, areto batean edo etxean bertan egin daitezke.

Hil den maitearen Agur omenaldia prestatzen edo eta baita ere gidatzen lagun zaitzaket. Bere esentzia eta ekarpenak bistaratzen dituen erritu- zeremonia esanahiduna eta berezia egiten.

Erlijiosoa bazara edo ez, zure sinismen eta beharretara moldaturiko orientazioa eta gida eskainiko dizut.

Zerbitzuak:

  1. Omenaldi prestaketan laguntza.
  2. Omenaldi prestaketan laguntza + omenaldiaren gidaritza. Modalitate honekin, senitartekoek omenaldia bihotz betez gozatu ahal izango dute, antolaketa eta gidaren kezkarik gabe.

TESTIGANTZAK

Eguna biribila izan zen, batez ere zuri esker, Amaia. Eskerrik asko!

E. Alustiza

Nahi nizun eskertu larunbateko omenaldiarengatik. Oso ederra, hunkigarria. Auzoko jendea, familia, lagunak hunkituta dira. Eskerrik asko Amaia zu gabe ezen hain polita izango.

R. Harbustan

Deitu lasai edozein duda edo galdera baduzu. Gustora hitzegingo dut zurekin.

Telefonozko kontsultak dohain dira. 600 833 222

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude