Bartzelonako Ramon Llull unibertsitatean diplomatu nintzen 2002an. Ikasketak burutu bitartean eskuz linfa drainatzeko Vodder metodoa ikasi nuen, Ilona Rosvaenge-ren eskutik (metodoa asmatu zuen Emil Vodder-en dizipulu zuzena).
Nire bizitza profesionaleko urte gehienak Frantzian eman ditut eta Durangon ere nire kontsulta propioan aritu nintzen besteak beste. Adin guztietako eta mota guztietako patologiak tratatu ditudan arren, esperientzia gehien adineko jendearekin izan dut.
Asko atsegin dut nire lana, jendeari nire esku dauzkadan tresna eta ezagutzekin beraien momentuko beharretan laguntzea. Horretaz gain maite dut baratzezaintza, naturarekin kontaktua eta norberaren eta izadiarekin ditugun harremanen ezagutzan sakontzea.
Erabiltzen ditudan terapiak:
- Masaje terapeutikoa
- Ziztada lehorra
- Eskuz linfa drainatzeko Vodder metodoa