Aurretiazko Borondateen Dokumentuaren prestaketa

Diseinatu zure bizitzaren amaierako zaintza-plana

Zer garrantzi du zure bizitzako azken faseak?


Zer aukera eta erabaki hartu daitezke bizitzaren amaieran, lasaitasuna eta duintasuna bermatzeko?

Hil egingo garela badakigu… baina nola prestatu zaintzei buruzko alderdi praktikoak lasaitasun osoz?

🍂Aurretiazko borondateen dokumentuak erabakiak argi adierazten laguntzen du, eta lasaitasuna emango dizu bai zuri baita zure senideei ere🍂.

Tailer honetan, bizitzaren amaierari buruzko gai nagusi guztiak jorratuko ditugu:

  • Zure balioak.
  • Ordezkariaren figura.
  • Bizitza-euskarri neurriak.
  • Dementzia izanez gero, zer aukera ditugu?
  • Erosotasuna eta zaintzak.
  • Gorputza eta zeremoniak.
  • Dolua eta haurren partehartzea.
  • Mendekotasuna duten pertsonen zaintza.
  • Eta hainbat informazio garrantzitsu.

Zure Karpeta pertsonala prestatzen lagunduko dizut, zure erabaki, dokumentu eta informazio garrantzitsu guztiarekin. Heriotza aurreko desioeki- medikuentzako jarraibideak, erregistratzeko, eta hil osteko desioekin-senideentzako jarraibideak.

Etorkizunari lasaitasunez eta konfiantzaz begiratzeko, hainbat informazio praktiko eta gogoeta partekatuko ditugu.


🍁Tailer honekin, bizitzako momentu berezi hau, arduraz eta kontzienteki prestatzen hastera gonbidatzen zaitut🍁.

bi modalitate daude:

1. SAIO INDIBIDUALAK

  • Norentzat? 18 urtetik gorakoentzat. Ordenagailuan idazteko zailtasunak dituztenentzat.
  • Hurbileko laguntza osoa, zure balioak, sinismenak eta desioak idatzita argi uzteko. Nik idatzi dezaket dokumentua zugatik zure desio guztiekin. Dokumentua prestatuta eman ahal dizut, erregistratzeko prest Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroan.
  • Gutxienez 3 saio beharko lirateke.
    • Lehenengoan: informazio guztia jasotzeko.
    • Bigarrenean: nik egindako zirriborroa zurekin gainbegiratzeko.
    • Hirugarrenean: dokumentua eman eta behar den guztia sinatuta etab dagoela ziurtatzeko.
  • Inbertsioa: 175€ (aldatu daiteke, bakoitzak behar dituen saioen arabera).

2. TAILERRA

  • Norentzat? 18 urtetik gorako herritar guztientzako. Heriotza denok biziko dugulako eta ez dakigulako noiz. Ez da gomendagarria doluan dauden pertsonentzako.
  • Tailer teorikoa eta praktikoa. Zure erabakien zirriborroa egiteko aukera izango duzu. Baita ere zure dudak eta galderak argitzeko aukera.
  • Agur On Karpeta sortzeko dokumentu eta informazio guztia jasoko dituzu.
  • Taldekideen komentario, galdera eta istorioetatik ikasteko aukera.
  • Tailerreko esperientzia oso atsegina izaten da. Negar, barre… emozio guztiak bizitzeko leku segurua da.
  • Taldearen tamaina: 6-8 lagunekoak.
  • Iraupena: 13 ordu eta erdi.
  • Inbertsioa: 140€.

Hurrengo tailerra:
  • Taldea sortzen denean, egingo dugu!

Deitu edo idatzi apuntatzeko: 600 833 222

Deitu lasai edozein duda edo galdera baduzu. Gustora hitzegingo dut zurekin.

TESTIGANTZAK

Xapooo!!!

Informazio berri asko jaso dut. Sorprenditu egin naiz. Giro ederra izan dugu. Eskerrik asko!!

Irantzu A. – segurtasuneko teknikaria

Tailer oso interesgarria eta oso konpletoa izan da. Gai mota guztiak landu ditugu. Heriotzaz modu argi eta natural batean hitz egin ahal izan dugu.

Arantza A. – jubilatua

Hainbeste informazio baliogarri, niretzat pentsaezinak zirenak! Tailer honekin beldur batzuk gainditu ditut. Amaia oso abila izan da azalpenetan eta oso atsegina.

Dominga E. – jubilatua

Informaziñoi asko jaso, asko ikasi eta askatasun osoz hitz eiñ ahal izan dugu heriotzari buruz. Gida bat daukagu nola prestatu eta nola antolatu, bai heriotza aurretik eta bai ondoren. Eskerrik asko Amaia.

Jose Agustin E.

Espero baño gexa jaso det. Bide bat zabaldu duzu, nire heriotzaren aurrean hartu behar duten neurriei buruz, kriston lasaitasuna jaso det. Beharrezko pertsona zara gai honek jorratzeko eta behar dutenei laguntzeko; niri beste laguntzen badiote behintzat. Mila esker.

Xabier A.

Espero nuena eta gehiago jaso dut!!! Gehien bete nauena, “emaginaren” lana ezagutzea, heriotza aurreko eta ondorengo prozesuan. Eskerrak eman nahi dizkizut zure eskuzabaltasunagatik. Zu ezagutzeak nire bizitzan eragin handia izan du.

Nerea A.

Heriotzaz gehiago ikasteko eta norberaren kezkez hitz egiteko leku seguru bat izan da. Terapia bat izan da. Faltan botako ditut saioak.

Kattalin A.

Oso interesgarria eta baliogarria egin zait Agur On karpetak jaso dezakeen informazioa guztiaren jakitun egitea. Bestetik gainera, sentitzen dut aukera eman didala nire heriotza propioaz gero eta kontzienteago egiteko. Formakuntza aspektu teoriko hutsean geratu beharrean, tailer honetan praktikotasunean barneratzeko aukera izan dut.

Maialen A. – psikologoa

Nire heriotzari buruzko barne‑hausnarketa egitera eta neure buruarekin lan pertsonala egitera eraman nau, nire heriotza nola edo nolakoa izatea nahi dudan aztertuz. Plazer handia izan da tailer honetan parte hartzea; duzun xumetasuna eta izan zaren bezain atsegina, komentario guztiei irekia. Eskerrik asko.

Itziar I.- erizaina

Oso tailer konpletoa. Talde medikoarentzat diren jarraibideak landu ez ezik —horiek dira ofizialki erregistratzen direnak—, heriotzaren ondorengo xehetasun guztietan sakontzeko aukera izan dugu, gure maiteentzako jarraibideak argi eta ordenatuta utziz.

Guadalupe G.- jubilatua

Tailer honek heriotzaren emaginak daudela eta egiten duten lan guztia ezagutzen lagundu dit.

Idoia I.- erizaina

Bizitzaren parte bezala heriotza tratatzeko baliagarria izan zait batez ere. Giroa ezin hobea izan da, eta lasaitasun osoz hitz egin ahal izan dugu sentitzen genuenaz. Eskerrik handienak adierazi nahi dizkizut eman diguzun tailer polit eta argiagatik.

Edurne A. – jubilatua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude