ZAINDUZen pertsona bakoitzaren egoera, historia klinikoa eta helburuak kontuan hartuta lan egiten dugu. Zure osasuna eta bizi-kalitatea berreskuratzen laguntzen dizugu, tratamendu pertsonalizatu zein hurbil baten bidez.
1. Fisioterapia eta Terapia Manuala
Nahi duzun osasuna berreskuratzeko eta minak arintzeko tratamendu pertsonalizatua.

- Nori zuzendua: Edozein adinetako pertsonei (haur, heldu eta adinekoak). Postura-ohiturek eragindako minak, kirol-lesioak edo eguneroko tentsioak tratatzeko.
- Zer jasoko duzu: Tratamendu indibidualizatua, nagusiki eskuzko terapian oinarritua. Beharrezkoa denean, ariketa terapeutikoa, ziztada lehorra edo elektroterapia ere uztartzen ditugu.
- Ariketa-plan digitala: Saioaz gain, ariketa pertsonalizatuak bidaltzen dizkizugu posta elektronikoz edo WhatsApp bidez, bideoekin etxean erraz jarraitu ahal izateko.
Modalitateak eta Prezioak:
- 30 min: Gorputzeko atal zehatzak tratatzeko: 30€
- 45 min (Oinarrizkoa): 40€
- 60 min (Zabalagoa): 50€
- Etxeko zerbitzua (45min): 60€
2. Espezialitatea: Neuroerrehabilitazioa
Tratamendu integrala eta hurbila, gaitasun fisiko zein funtzionalak ahalik eta gehien mantentzeko eta hobetzeko.

- Nori zuzendua:
- Gaixotasun neurodegeneratiboak edo neurologikoak dituzten pertsonei (Esklerosi Anizkoitza, ELA, Parkinson, narriadura kognitiboa, iktusa, etab.).
- Zaintzaileei: Etxeko egoera berrietara egokitzeko aholku praktikoak eta etxean egiteko ariketak erakusten dizkiegu.
- Nola lan egiten dugu?
- Espazio segurua: Konfiantza osoz kezkak azaltzeko eta prozesuko fase guztietan erabat babestuta sentitzeko.
- Zure potentzialean zentratuta: Zure erritmoa eta beharrak errespetatuz, zu zarelako zure tratamenduaren kolaboratzaile aktiboa.
- Saio dinamiko eta esanguratsuak: Zuretzat zentzua duten ariketak (gorputz-kontzientzia, indarra, oreka, luzaketa aktibo zein pasiboak, kognizioa eta masaia).
Modalitateak eta Prezioak (Konstantziarako tarifa berezia):
- Zentroan (1h): 40 €
- Etxeko zerbitzua (45min): 50 €
3. Luzaketak eta Erlajazioa (Talde Saioak)
Tentsioak askatzeko, arnasketa lantzeko eta gorputz-kontzientzia berreskuratzeko espazioa. Giro ezin hobean!

- Nolakoak dira saioak? Aulkian zein esterillan etzanda egindako luzaketak, arnasketa bideratua eta barne-lasaitasuna lortzeko ariketak.
- Talde txikiak: Gehienez 5 lagun talde bakoitzean, arreta hurbila bermatzeko.
- Ordutegia: Astelehenetan 11:00-12:15, astearteetan 11:00-12:15, asteazkenetan 10:00-11:15.
Proba ezazu: Deitu konpromisorik gabe saio bat probatzeko!

