Zure etxean. Maitasunetik, errespetuz eta sakratutasunetik gidatuz.

Gero eta distrakzio gehiagorekin bizi garen gizarte honetan, heriotzaren gertakizunaz ez dugu nahi pentsatu, ezta hitz egin ere. Eragotzi ezin dugun gertakariak atea jotzen digunean, beldurtuta, antsietateak gainez eginda, desinformatuta eta bidelaguntzarik gabe aurki gaitezke. Une horretan, gure maiteak ere ezintasun eta min horren aurrean laguntzeko gai ez direla sentitu daitezke.

Bizi-amaieran dagoen pertsona nahiz bere ingurukoak nahaspilan aurkitzen dira maiz. Askotan, osasungintzak eskaini dezakeen babes bakarra medikazio lasaigarria izaten da, baina hori ez da nahikoa izaten.

Heriotza kontziente, lasai eta bihotz-betea: Posible da.

Ezin dugu aukeratu heriotza noiz edo nola etorriko zaigun, baina bai aukeratu dezakegu une horretara arteko bidea nola bizi nahi dugun. Une horren aurrean dugun ikuspuntua, sinismena eta jarrera aldatu ditzakegu.

Heriotza emagin edo bidelagun gisa, hilzorian dagoen pertsonaren zein bere ingurukoen alderdi sakona zaintzen dut: emozioak, pentsamenduak, ikuspuntuak eta sinismenak erdigunean jarriz, prozesu hau barruan leuntzen eta onarpenaz besarkatzen lagunduz.

Ezin dugu aukeratu heriotza noiz edo nola etorriko zaigun, baina bai aukeratu dezakegu une horretara arteko bidea nola bizi nahi dugun. Heriotza doula edo bidelagun batek hilzorian dagoen pertsonaren nahiz bere ingurukoen gorputza, adimena eta izpiritua zaintzen ditu, gertakizun hau leuntzen eta errespetuz besarkatzen lagunduz.

Nola lagundu zaitzaket heriotzarako prestaketa honetan?

  • Orientazio praktikoa eta lasaitasuna: Heriotza-prozesuan gertatzen diren aldaketei buruzko informazio garbia emango dizut, beldurrak txikitzeko. Baita alderdi praktiko guztietan lagundu ere: Aurretiazko Borondateak (DVA), testamentua eta izapideak bideratuta eta txukun uzten, zure barruan bakea eta arintasuna sentitu ditzazun. Eusko Jaurlaritzaren erregistro ofizialean kontsultatu dezakezu informazio gehiago.
  • Orientazio espirituala eta sakona: Erlijiosoa izan edo ez, zure sinismen, balio eta beharretara erabat moldatuko naiz. Zure galdera existentzialak zein sentipen sakonenak azaleratzeko espazio segurua izango duzu, eta tresna praktikoen bidez barrua lasaitzen lagunduko dizut.
  • Harremanak eta barne-bakea bideratzea: Zure bizitzaren errepasoa egiteko bidelaguntza eskainiko dizut; harremanak sendotzeko, egoera zailen aurrean ikuspuntua aldatzeko eta bihotzeko zauriak osatzeko. Zainduz baliabideetan ere sakondu dezakezu.
  • Gorputzaren atsedena eta erlaxazioa: Tentsioak soltatzeko, adimena lasaitzeko eta min fisikoa zein emozionala leuntzeko aukera desberdinak (besteak beste, masaje terapeutikoak eta zaintza fisiko leunak).
  • Familiari eta inguruari babesa: Zure maiteei eta senideei informazioa, lasaitasuna eta gida ematea, prozesu hau guztion artean babestuta, elkartuta eta goxotasunez bizi dezazuen.

Zerbitzu motak heriotzarako prestaketa integralean

  • Etxeko bisitak eta jarraipen hurbila.
  • Senitartekoentzako orientazio eta babes-saioak.

💰 Inbertsioa eta Modalitateak

Zure eta zure familiaren beharretara egokitutako bidea


• Etxeko bisita bakarra: 65 €

(1,5 ordu)

• Bidelaguntza-Pakete Osoa: 350 €

(1,5-2 ordu arteko 5 bisita pertsonalizatu + familiaren etengabeko orientazioa)

(Pertsona eta familia bakoitzaren egoera zehatzera egokitzeko aukera).

🤝 Ordainketa: Banku-transferentzia bidez edo saioan bertan eskura (hitzordua aurretik ziurtatzeko).