Diseinatu Zure Bizi-Amaierako Zaintza-Plana

Aurretiazko Borondateen Dokumentua prestatzeko tailerraren irudia

Bizitzako azken fasea lasaitasunez, kontzientziaz eta duintasunez prestatzeko espazioa.

Bizitzan zehar gure proiektuak eta bidaia garrantzitsuak prestatzen ditugun moduan, azken urratsak ere errespetuz, lasaitasunez eta goxotasunez planifikatu daitezke; horretarako ezinbestekoa da ondo betetako Aurretiazko Borondateen Dokumentua edukitzea.

Bidaia honetan, zu zara gidariaren eserlekuan zaudena, zure bizitzaren lemoa eta norabidea zeuk mantenduz. Badakigu une delikatuetan ezer prestatu gabe izateak eta dena inprobisazioaren edo kaosaren esku uzteak estres, zalantza eta beldur handia sortzen duela, bai zuretzat bai zure ingurukoentzat.

Gauzak aurretik eta lasaitasunez antolatzeak nahaspila hori guztia ekiditen du. Gure kontaktuko orrian laguntza eska dezakezu. Aurretiazko Borondateen Dokumentuak eta zaintza-plan pertsonalizatuak zure erabakiak argi utziz laguntzen dute, uneoro zure ahotsa errespetatua izan dadin.

Barne-bakea eta burujabetza lortuko dituzu zuk zeuk, eta opari pretziatu bat utziko diezu zure maiteei: lasaitasuna eta bide argi bat.

Zer landuko dugu elkarrekin Aurretiazko Borondateen Dokumentua osatzeko?

Zure Karpeta Pertsonala (Agur On Karpeta) osatuko dugu pausoz pauso. Eusko Jaurlaritzaren erregistro ofizialean dagoen Aurretiazko Borondatearen dokumentuaren eredua erabiliko dugu gidatzat, baina askoz osatuago eta pertsonalago idazteko gida emango dizut. Zure erabaki, dokumentu eta jarraibide guztiak leku bakar batean ordenatuta geratuko dira:

  • Zure balioak eta lehentasunak: Zuretzat benetan garrantzitsua zer den argi uztea, dokumentu eta erabaki guztien oinarri sendoa izateko.
  • Ordezkaria eta medikuentzako jarraibideak: Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistro ofizialean sartzeko dokumentu bideratua.
  • Nahi dituzun zaintzak eta mugei buruzko erabakiak: Jasotzeko prest zaudeten zaintzak zein uko egiten diezun tratamenduak argi zehaztea.
  • Dementzia kasuetarako klausula zehatza: Egoera honi aurre egiteko bide-orri sakon, xehatu eta babeslea.
  • Familiari eta maiteei zuzendutako azken argibideak: Gorputzaren zaintza eta kudeaketa, agur omenaldia eta zure azken desio pertsonalak. Baita aukera ekonomiko zein ekologikoen inguruko jarraibide argiak ere, familiari ezegonkortasun eta neurgabeko gastuak eta behar ez diren kargak ekiditen laguntzeko.
  • Dolua eta haurren parte-hartzea: Une hau etxeko txikienek ere modu osasuntsu, babestu eta naturalean bizi dezaten gida. Taldeko tailer honetan funtsezkoa da Aurretiazko Borondateen Dokumentua ondo lotuta uztea.

🎁 Opari berezia zurekin eramateko:

Tailer edo saio hauetan parte hartzeagatik, Bizitza-Istorioaren Bilduma jasoko duzu opari gisa. Galdera sakon, zaindu eta pertsonalizatuz osatutako gida bat da, oroitzapen baliotsuenak berreskuratzeko, gertuko baten esentzia ulertzeko edo norberaren oroitzapenak paper gainean idatziz jasotzeko.

Zergatik da desberdina Aurretiazko Borondateen Dokumentua prestatzeko tailer hau?

Internet hitzorduz eta informazio sakabanatuz beteta dago, eta Administrazio Publikoak saio orokor eta laburrak eskaintzen ditu sarritan. Tailer hau, aldiz, urteetako prestakuntza praktikoaren, ikerketaren eta pertsonei emandako bidelaguntza pertsonalizatuaren emaitza da.

Hona hemen gurekin lan egitearen abantaila nagusiak:

  • Denbora eta ahalegina aurreztea: Informazio guztia modu ordenatu, argi eta gardenean jasoko duzu biltoki bakar batean.
  • Material pertsonalizatua eta hobetua (Agur On Karpeta): Urteetan zehar egindako tailerrei eta esperientziei esker prestatutako eredu osoak.
  • Ikuspegi integrala: Alderdi legal eta praktikoez gain, alderdi espirituala, emozionala eta gizatiarra erdigunean jartzen ditugu.
  • Mugak zabaltzen dituen informazioa: Gure legediaren barruan dauden heriotza aurreko eta ondorengo aukera guztiak ezagutuko dituzu.
  • Legediaren barruko aukera ekonomiko eta ekologikoak: Enpresa eta hileta-zerbitzuek askotan erakusten ez dituzten bide ekonomikoagoak eta ekologikoagoak.
  • Formakuntza eta besteentzako gida: Gai izango zara zure ingurukoei edo maiteei orientazioa zein laguntza eskaintzeko.
  • Oparia zuretzat: Bizitza-Istorioaren Gida jasoko duzu oroitzapenak idatziz uzteko.

Parte Hartzeko Modalitateak

🗣️ TALDEKO TAILERRA

Teorikoa eta Praktikoa (Gehienez 8-10 lagun)


Norentzat?

  • 18 urtetik gorakoentzat.
  • (Ez da gomendagarria une honetan dolu-prozesu akutuan daudenentzat).

Zer jasoko duzu?

  • Zure erabakien zirriborroa egiteko gida argia.
  • Agur On Karpeta erabat osatzeko material guztiak.
  • Zalantzak eta beldurrak argitzeko talde-espazio segurua.
  • Emozioak partekatzeko giro hurbil eta atsegina.

Ezaugarriak:

  • Taldearen tamaina: 8-10 lagun gehienez.
  • Iraupena: 13 ordu lektibo (3 saiotan).

👤 SAIO INDIBIDUALAK

Bidelaguntza Pertsonalizatua & Intimoa


Norentzat?

  • 18 urtetik gorakoentzat.
  • Arreta % 100 pertsonalizatua nahi dutenentzat.
  • Idazteko/kudeaketa egiteko laguntza behar dutenentzat.

Zer barne hartzen du?

  • Idatzizko laguntza osoa: Nik idatziko dut dokumentua zugatik.
  • Erregistro ofiziala: Euskal Erregistroan sartzeko prest emango dizut.

Prozesua (3 saio gutxienez):

  1. Zure informazioa eta desioak biltzea.
  2. Zirriborroa elkarrekin gainbegiratzea.
  3. Dokumentua ematea eta sinadurak bideratzea.

Informazio gehiagorako deitu lasai edozein duda edo galdera baduzu. Gustora hitzegingo dut zurekin.

Telefonozko kontsultak dohain dira. 600 833 222



Parte Hartu Dutenen Ahotsa (Testigantzak)

Xapooo!!!

Informazio berri asko jaso dut. Sorprenditu egin naiz. Giro ederra izan dugu. Eskerrik asko!!

Irantzu A. – segurtasuneko teknikaria

Tailer oso interesgarria eta oso konpletoa izan da. Gai mota guztiak landu ditugu. Heriotzaz modu argi eta natural batean hitz egin ahal izan dugu.

Arantza A. – jubilatua

Hainbeste informazio baliogarri, niretzat pentsaezinak zirenak! Tailer honekin beldur batzuk gainditu ditut. Amaia oso abila izan da azalpenetan eta oso atsegina.

Dominga E. – jubilatua

Informaziñoi asko jaso, asko ikasi eta askatasun osoz hitz eiñ ahal izan dugu heriotzari buruz. Gida bat daukagu nola prestatu eta nola antolatu, bai heriotza aurretik eta bai ondoren. Eskerrik asko Amaia.

Jose Agustin E.

Espero baño gexa jaso det. Bide bat zabaldu duzu, nire heriotzaren aurrean hartu behar duten neurriei buruz, kriston lasaitasuna jaso det. Beharrezko pertsona zara gai honek jorratzeko eta behar dutenei laguntzeko; niri beste laguntzen badiote behintzat. Mila esker.

Xabier A.

Espero nuena eta gehiago jaso dut!!! Gehien bete nauena, “emaginaren” lana ezagutzea, heriotza aurreko eta ondorengo prozesuan. Eskerrak eman nahi dizkizut zure eskuzabaltasunagatik. Zu ezagutzeak nire bizitzan eragin handia izan du.

Nerea A.

Heriotzaz gehiago ikasteko eta norberaren kezkez hitz egiteko leku seguru bat izan da. Terapia bat izan da. Faltan botako ditut saioak.

Kattalin A.

Oso interesgarria eta baliogarria egin zait Agur On karpetak jaso dezakeen informazioa guztiaren jakitun egitea. Bestetik gainera, sentitzen dut aukera eman didala nire heriotza propioaz gero eta kontzienteago egiteko. Formakuntza aspektu teoriko hutsean geratu beharrean, tailer honetan praktikotasunean barneratzeko aukera izan dut.

Maialen A. – psikologoa

Nire heriotzari buruzko barne‑hausnarketa egitera eta neure buruarekin lan pertsonala egitera eraman nau, nire heriotza nola edo nolakoa izatea nahi dudan aztertuz. Plazer handia izan da tailer honetan parte hartzea; duzun xumetasuna eta izan zaren bezain atsegina, komentario guztiei irekia. Eskerrik asko.

Itziar I.- erizaina

Oso tailer konpletoa. Talde medikoarentzat diren jarraibideak landu ez ezik —horiek dira ofizialki erregistratzen direnak—, heriotzaren ondorengo xehetasun guztietan sakontzeko aukera izan dugu, gure maiteentzako jarraibideak argi eta ordenatuta utziz.

Guadalupe G.- jubilatua

Tailer honek heriotzaren emaginak daudela eta egiten duten lan guztia ezagutzen lagundu dit.

Idoia I.- erizaina

Bizitzaren parte bezala heriotza tratatzeko baliagarria izan zait batez ere. Giroa ezin hobea izan da, eta lasaitasun osoz hitz egin ahal izan dugu sentitzen genuenaz. Eskerrik handienak adierazi nahi dizkizut eman diguzun tailer polit eta argiagatik.

Edurne A. - jubilatua

12 thoughts on “Aurretiazko Borondateen Dokumentua (DVA) – Tailerra”

  1. Edurne A. - jubilatua Post author

    Bizitzaren parte bezala heriotza tratatzeko baliagarria izan zait batez ere. Giroa ezin hobea izan da, eta lasaitasun osoz hitz egin ahal izan dugu sentitzen genuenaz. Eskerrik handienak adierazi nahi dizkizut eman diguzun tailer polit eta argiagatik.

  2. Idoia I.- erizaina Post author

    Tailer honek heriotzaren emaginak daudela eta egiten duten lan guztia ezagutzen lagundu dit.

  3. Guadalupe G.- jubilatua Post author

    Oso tailer konpletoa. Talde medikoarentzat diren jarraibideak landu ez ezik —horiek dira ofizialki erregistratzen direnak—, heriotzaren ondorengo xehetasun guztietan sakontzeko aukera izan dugu, gure maiteentzako jarraibideak argi eta ordenatuta utziz.

  4. Itziar I.- erizaina Post author

    Nire heriotzari buruzko barne‑hausnarketa egitera eta neure buruarekin lan pertsonala egitera eraman nau, nire heriotza nola edo nolakoa izatea nahi dudan aztertuz. Plazer handia izan da tailer honetan parte hartzea; duzun xumetasuna eta izan zaren bezain atsegina, komentario guztiei irekia. Eskerrik asko.

  5. Maialen A. – psikologoa Post author

    Oso interesgarria eta baliogarria egin zait Agur On karpetak jaso dezakeen informazioa guztiaren jakitun egitea. Bestetik gainera, sentitzen dut aukera eman didala nire heriotza propioaz gero eta kontzienteago egiteko. Formakuntza aspektu teoriko hutsean geratu beharrean, tailer honetan praktikotasunean barneratzeko aukera izan dut.

  6. Kattalin A. Post author

    Heriotzaz gehiago ikasteko eta norberaren kezkez hitz egiteko leku seguru bat izan da. Terapia bat izan da. Faltan botako ditut saioak.

  7. Nerea A. Post author

    Espero nuena eta gehiago jaso dut!!! Gehien bete nauena, “emaginaren” lana ezagutzea, heriotza aurreko eta ondorengo prozesuan. Eskerrak eman nahi dizkizut zure eskuzabaltasunagatik. Zu ezagutzeak nire bizitzan eragin handia izan du.

  8. Xabier A. Post author

    Espero baño gexa jaso det. Bide bat zabaldu duzu, nire heriotzaren aurrean hartu behar duten neurriei buruz, kriston lasaitasuna jaso det. Beharrezko pertsona zara gai honek jorratzeko eta behar dutenei laguntzeko; niri beste laguntzen badiote behintzat. Mila esker.

  9. Jose Agustin E. Post author

    Informaziñoi asko jaso, asko ikasi eta askatasun osoz hitz eiñ ahal izan dugu heriotzari buruz. Gida bat daukagu nola prestatu eta nola antolatu, bai heriotza aurretik eta bai ondoren. Eskerrik asko Amaia.

  10. Dominga E. – jubilatua Post author

    Hainbeste informazio baliogarri, niretzat pentsaezinak zirenak! Tailer honekin beldur batzuk gainditu ditut. Amaia oso abila izan da azalpenetan eta oso atsegina.

  11. Arantza A. – jubilatua Post author

    Tailer oso interesgarria eta oso konpletoa izan da. Gai mota guztiak landu ditugu. Heriotzaz modu argi eta natural batean hitz egin ahal izan dugu.

  12. Irantzu A. – segurtasuneko teknikaria Post author

    Xapooo!!!

    Informazio berri asko jaso dut. Sorprenditu egin naiz. Giro ederra izan dugu. Eskerrik asko!!

Comments are closed.