Zure agurra, zure erara eta zure erritmoan. Etxeko beilak.

Heriotzaren gertakizun erraldoia integratzeko, denbora eta espazioa edukitzea behar-beharrezkoa da. Gaur egun, gero eta familia gehiagok aukeratzen dituzte etxeko beilak, intimitate hori berreskuratzeko eta dolu osasuntsu bati hasiera emateko aukera paregabea ematen dutelako, tanatorioko hoztasunetik eta presatik urrun.
Gaur egungo legedian erabat baimenduta dago gorpua etxean edukitzea (24tik 48 ordura bitartean). Askotan, beldurragatik edo informazio faltagatik, gorpua azkarregi eramaten dugu tanatoriora, etxean edukitzea legez kanpokoa edo kutsakorra balitz bezala. Baina ez da horrela: etxean bertan zaintzea erabat segurua eta posible da. Higiene eta osasun-baldintza guztiak bermatzeko, BIO SAC poltsa eta kontserbazio-teknika probatuak erabiltzen ditut.
Zertan lagun zaitzaket etxeko beiletan eta agurretan?
Nire lana egoera delikatu hau errespetuz, zaintzaz eta profesionaltasunez gidatzea da, bai hil den pertsonari bere bidean lagunduz, bai familian agur kontziente bat bideratuz:
- Hil den pertsonaren trantsizioa: Gorputza itzaltzean, trantsizio horretan, espazio lasai eta babestu bat sortzen eta mantentzen dut. Espazio sakratua.
- Familiari laguntza emozionala eta errituak: Gertakizun erraldoia kezkagabe bizi dezazun, ahal denik eta modurik naturalenean eta lasaienean saiatuko naiz. Familia ahalduntzen dut agur-prozesuaren jabe izan dadin, norbere neurriko erritu esanguratsuak bideratuz.
- Kudeaketa praktikoa eta antolakuntza: Alderdi logistikoez arduratzen naiz, zuk zure sentimendutan arreta jarri ahal izateko. Adibide batzuk: gorputza garbitzeko zein janzteko errituan gida, (edo neuk egiten dut), lehen deien kudeaketa, aukeratutako funerariarekin harremanak bideratzen, etab.
- Haurren parte-hartzea: Etxeko txikienek ere prozesuan modu babestu, natural eta egokian agur esateko bidea errazten dut.
Agur-omenaldi ekologiko, ekonomiko eta esanguratsuak

Etxeko intimitateaz gain, azken agurra egiteko modu ekologikoagoak eta pertsonalagoak daude gure eskura.
Gaur egun, kartoizko hilkutxa homologatuak (esaterako, Restgreen hilkutxak) merkatuan dauden aukera ekologiko eta ekonomikoenak dira. Hilkutxa hauek bideratzen dituen hileta-etxearekin elkarlanean aritzen naiz, aukera hau erraztasun osoz hautatu ahal izateko.
Gainera, hilkutxa hauek margotu eta pertsonalizatu daitezke. Hilkutxa apaintzea eta agur-objektuak gehitzea dolua prozesatzen laguntzen duen erritu oso terapeutikoa eta ederra da familia zein ingurukoentzat, azken agurrari norberaren izaera eta esanahia emanez.
Informazio gehiagorako deitu lasai edozein duda edo galdera baduzu. Gustora hitzegingo dut zurekin.
Telefonozko kontsultak dohain dira.
600 833 222
