
HERIOTZA, gutxienez, jaiotza bezain SAKRATUA delako.
Sakratutasuna nire ustez, zaintza berezia merezi duena da. Hau da, bizitzako bi muturren trantsizioek merezi dutena. Miresmen, errespetu, konfidantza eta esker onez beteriko bihotz beteko esperientzia magikoa. Bai heriotzaren trantsizioa egiten denari argibidean gidatzeko eta bizirik daudenei sostengua emateko.
Sinismen eta ikuspuntu desberdinetara moldatzen naiz. Zure azalean jartzen saiatuko naiz eta ildo horretatik doan informazioa eta gida emango dizut.
Heriotza Emagina eta Doula bezala, lau zerbitzu eskaintzen ditut:
- Aurretiazko borondateen dokumentua idazteko taldeko tailerrak edo saio indibidualak. Osasuntsu eta “oraindik” heriotzaren atarian ez daudenentzako ere oso gomendagarria!
- Heriotzarako prestatzen lagun zaitzaket. Gaixotasun terminalaren diagnostikoa jasotzen duzunean edo heriotza hurbil sentitzen duzunean. Heriotza bihotz betez besarkatu ahal izateko.
- Etxeko hiletak eta beilak egiteko aukera sakratua!
- Agur omenaldia prestatzen lagun zaitzaket eta gidatzen baita ere.
Zerbitzuak

Diseinatu zure bizitzaren amaierako zaintza-plana
Zer garrantzi du zure bizitzako azken faseak?
Zer aukera eta erabaki hartu daitezke bizitzaren amaieran, lasaitasuna eta duintasuna bermatzeko?
Hil egingo garela badakigu… baina nola prestatu zaintzei buruzko alderdi praktikoak lasaitasun osoz?
🍂Aurretiazko borondateen dokumentuak erabakiak argi adierazten laguntzen du, eta lasaitasuna emango dizu bai zuri baita zure senideei ere🍂.
Tailer honetan, bizitzaren amaierari buruzko gai nagusi guztiak jorratuko ditugu:
- Zure balioak.
- Ordezkariaren figura.
- Bizitza-euskarri neurriak.
- Dementzia izanez gero, zer aukera ditugu?
- Erosotasuna eta zaintzak.
- Gorputza eta zeremoniak.
- Dolua eta haurren partehartzea.
- Mendekotasuna duten pertsonen zaintza.
- Eta hainbat informazio garrantzitsu.
Zure Karpeta pertsonala prestatzen lagunduko dizut, zure erabaki, dokumentu eta informazio garrantzitsu guztiarekin. Heriotza aurreko desioeki- medikuentzako jarraibideak, erregistratzeko, eta hil osteko desioekin-senideentzako jarraibideak.
Etorkizunari lasaitasunez eta konfiantzaz begiratzeko, hainbat informazio praktiko eta gogoeta partekatuko ditugu.
🍁Tailer honekin, bizitzako momentu berezi hau, arduraz eta kontzienteki prestatzen hastera gonbidatzen zaitut🍁.
bi modalitate daude:
1. SAIO INDIBIDUALAK
- Norentzat? 18 urtetik gorakoentzat. Ordenagailuan idazteko zailtasunak dituztenentzat.
- Hurbileko laguntza osoa, zure balioak, sinismenak eta desioak idatzita argi uzteko. Nik idatzi dezaket dokumentua zugatik zure desio guztiekin. Dokumentua prestatuta eman ahal dizut, erregistratzeko prest Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroan.
- Gutxienez 3 saio beharko lirateke.
- Lehenengoan: informazio guztia jasotzeko.
- Bigarrenean: nik egindako zirriborroa zurekin gainbegiratzeko.
- Hirugarrenean: dokumentua eman eta behar den guztia sinatuta etab dagoela ziurtatzeko.
- Inbertsioa: 175€ (aldatu daiteke, bakoitzak behar dituen saioen arabera).
2. TAILERRA

- Norentzat? 18 urtetik gorako herritar guztientzako. Heriotza denok biziko dugulako eta ez dakigulako noiz. Ez da gomendagarria doluan dauden pertsonentzako.
- Tailer teorikoa eta praktikoa. Zure erabakien zirriborroa egiteko aukera izango duzu. Baita ere zure dudak eta galderak argitzeko aukera.
- Agur On Karpeta sortzeko dokumentu eta informazio guztia jasoko dituzu.
- Taldekideen komentario, galdera eta istorioetatik ikasteko aukera.
- Tailerreko esperientzia oso atsegina izaten da. Negar, barre... emozio guztiak bizitzeko leku segurua da.
- Taldearen tamaina: 6-8 lagunekoak.
- Iraupena: 13 ordu eta erdi.
- Inbertsioa: 140€.
Hurrengo tailerra:
- Taldea sortzen denean, egingo dugu!
Deitu edo idatzi apuntatzeko: 600 833 222
Deitu lasai edozein duda edo galdera baduzu. Gustora hitzegingo dut zurekin.
TESTIGANTZAK
Xapooo!!!
Informazio berri asko jaso dut. Sorprenditu egin naiz. Giro ederra izan dugu. Eskerrik asko!!
Irantzu A. – segurtasuneko teknikaria
Tailer oso interesgarria eta oso konpletoa izan da. Gai mota guztiak landu ditugu. Heriotzaz modu argi eta natural batean hitz egin ahal izan dugu.
Arantza A. – jubilatua
Hainbeste informazio baliogarri, niretzat pentsaezinak zirenak! Tailer honekin beldur batzuk gainditu ditut. Amaia oso abila izan da azalpenetan eta oso atsegina.
Dominga E. – jubilatua
Informaziñoi asko jaso, asko ikasi eta askatasun osoz hitz eiñ ahal izan dugu heriotzari buruz. Gida bat daukagu nola prestatu eta nola antolatu, bai heriotza aurretik eta bai ondoren. Eskerrik asko Amaia.
Jose Agustin E.
Espero baño gexa jaso det. Bide bat zabaldu duzu, nire heriotzaren aurrean hartu behar duten neurriei buruz, kriston lasaitasuna jaso det. Beharrezko pertsona zara gai honek jorratzeko eta behar dutenei laguntzeko; niri beste laguntzen badiote behintzat. Mila esker.
Xabier A.
Espero nuena eta gehiago jaso dut!!! Gehien bete nauena, “emaginaren” lana ezagutzea, heriotza aurreko eta ondorengo prozesuan. Eskerrak eman nahi dizkizut zure eskuzabaltasunagatik. Zu ezagutzeak nire bizitzan eragin handia izan du.
Nerea A.
Heriotzaz gehiago ikasteko eta norberaren kezkez hitz egiteko leku seguru bat izan da. Terapia bat izan da. Faltan botako ditut saioak.
Kattalin A.
Oso interesgarria eta baliogarria egin zait Agur On karpetak jaso dezakeen informazioa guztiaren jakitun egitea. Bestetik gainera, sentitzen dut aukera eman didala nire heriotza propioaz gero eta kontzienteago egiteko. Formakuntza aspektu teoriko hutsean geratu beharrean, tailer honetan praktikotasunean barneratzeko aukera izan dut.
Maialen A. - psikologoa
Nire heriotzari buruzko barne‑hausnarketa egitera eta neure buruarekin lan pertsonala egitera eraman nau, nire heriotza nola edo nolakoa izatea nahi dudan aztertuz. Plazer handia izan da tailer honetan parte hartzea; duzun xumetasuna eta izan zaren bezain atsegina, komentario guztiei irekia. Eskerrik asko.
Itziar I.- erizaina
Oso tailer konpletoa. Talde medikoarentzat diren jarraibideak landu ez ezik —horiek dira ofizialki erregistratzen direnak—, heriotzaren ondorengo xehetasun guztietan sakontzeko aukera izan dugu, gure maiteentzako jarraibideak argi eta ordenatuta utziz.
Guadalupe G.- jubilatua
Tailer honek heriotzaren emaginak daudela eta egiten duten lan guztia ezagutzen lagundu dit.
Idoia I.- erizaina
Bizitzaren parte bezala heriotza tratatzeko baliagarria izan zait batez ere. Giroa ezin hobea izan da, eta lasaitasun osoz hitz egin ahal izan dugu sentitzen genuenaz. Eskerrik handienak adierazi nahi dizkizut eman diguzun tailer polit eta argiagatik.
Edurne A. - jubilatua
Zure etxean. Maitasunetik eta sakratutasunetik gidatuz.
Azken diagnostikotik hil arteko gidaritza. Heriotza prozesua barne.

Gaur egungo gizartean, gero eta gehiago kostatzen zaigu egunerokotasuneko zailtasunak onartzea eta tentsioak soltatzea. Heriotzaren aurrean beldurrak eta antsietateak gainez egiten digute orokorrean. Hilzorian dagoena eta bere hurbilekoak hankaz gora jartzen dira, eta orokorrean, osasun profesionalek beraien eskutan duten baliabide bakarra, medikazio lasaigarriak ematean datza.
Heriotza kontziente, lasai eta bihotz-betea posible da.

Horrela hil diren pertsonak ezagutzeko ohorea izan dut. Ezin dugu aukeratu noiz eta nola etorriko zaigun heriotza, baina bai aukeratu dezakegu nola bizi momentu horretararte.
Heriotza Emagin eta Doulak, hilurren dagoenaren gorputza eta adimena zaintzen du, eta baita ere inguruan bizirik geratzen direnena. Heriotzaren gertakizuna leuntzen eta besarkatzen laguntzen du.
Nire lana, hilurren dagoena eta senitartekoak gai praktiko eta gai espiritualekin orientatzean datza. Zoragarria lirateke heriotzari aurrez-aurre begiratzea, bizitzako kapitulua kontzienteki zarratzea eta heriotza iristean, hau besarkatzea, prest trantsiziorako!
Erlijiosoa bazara edo ez bazara ere, zure sinismen eta beharretara moldaturiko orientazioa eta gida eskainiko dizut. Geratzen diren hilabete edo egun horiek ahal denik eta esanahirik handienarekin bizitzeko, bihotzetik.
Hainbat gauzetan lagundu zaitzaket; heriotza prozesuan zer gertatzen denaren informazioa ematen, zure beldurrei aurre egiten, zure bizitzaren errepasoa egin eta harremanak sendatzen, asuntoak ordenatzen, legatua prestatzen.
Gorputza erlaxatu eta tentsioak soltatzeko aukera desberdinak ere eskaintzen ditut, gorputzeko masaia terapeutikoa, besteak beste.
Zerbitzuak:
- Etxeko bisitak.
- Zure senitartekoei orientazioa.
Deitu lasai edozein duda edo galdera baduzu. Gustora hitzegingo dut zurekin.
Telefonozko kontsultak dohain dira.
600 833 222
Gustatuko litzaizuke...
heriotzaren gertakizun erraldoia integratzeko denbora eta espazioa edukitzea?

Etxeko hileta alternatiba zoragarria da horretarako. Gaur egungo legedian dugun aukera da, baina heriotzarekiko tabuagatik ez gara gizarteak jarraitzen duen ohiko tradizioetatik haratago informatzen. Heriotza gertatzen denean, beldur eta ezjakituriagatik lehen bailehen gorpua tanatoriora eramaten dugu.
Posible da etxean gorpua edukitzea! 2 egun gehienez, osasun eta higiene neurri guztiak hartuta! (BIOSAC boltsarekin).
Etxeko intimitatean. Zure agurra, zure erara eta zure erritmoan.
Beraz, gorpua etxean edukitzeak, 2 ordu edo 48 orduz, familiakoei eta lagunei aukera ematen die beren maitea etxean zaintzeko, gorpua prestatzeko eta behar dituzten errituak egiteko. Etxeko intimitateak, behar den denbora hartzeko eta sakratutasuna mantentzeko aukera ematen du. Dolua egiteko eta egoera berrira egokitzeko aukera ederra da familia eta maite duten guztientzat.
Hil denaren adimena eta gorpua zaintzea eta bizirik daudenak zaintzea.
Nire lana maitasunez eta gupidaz egoera delikatu hori gidatzearena da. Familiakideei sostengua, partehartze aktiboa eskaintzen, gauza praktiko eta emozionalak kontutan izanik. Etxeko txikieenek partehartzeko aukera izatea ere garrantzitsua da. Etxeko hileta ahal denik eta gertakizun positibo, sakratu eta ederrena izateko.
Hileta ekologiko, ekonomiko eta esanguratsuak

Kartoizko hilkutxak gaur egun merkatuan dauden hilkutxa ekologiko eta ekonomikoenak dira. Hilkutxa hauek kartoizkoak dira eta homologatuak dira. (Restgreen hilkutxak).
Gainera hilkutxa hauek margotu daitezke. Hilkutxa apaintzea dolua prozesatzen laguntzen duen erritu ederra da.
Horrelako hilkutxa bat nahi izango bazenu, enpresarekin gu jarri gaitezke harremanetan, tramite hori zuri errazteko.
Deitu lasai edozein duda edo galdera baduzu. Gustora hitzegingo dut zurekin.
Telefonozko kontsultak dohain dira.
600 833 222
Hil denaren bizitza ohoratzeko eta esanahiez betetako agurrarekin gozatzeko.

Orokorrean, azken momentuan eta emozio zurrunbiloarekin prestatzen dugu agur omenaldia, eta batzutan, ezer prestatzeko gai ere ez gara izaten.
Agur omenaldiak edo Bizitza ospakizunak doluaren prozesuan oso lagungarriak dira. Ingurune intimoagoan, hau da senitarteko eta lagun miñen artean, edo publikoari zabalik egin daitezke. Naturako lekuren batean, mendian, hondartzan, areto batean edo etxean bertan egin daitezke.
Hil den maitearen Agur omenaldia prestatzen edo eta baita ere gidatzen lagun zaitzaket. Bere esentzia eta ekarpenak bistaratzen dituen erritu- zeremonia esanahiduna eta berezia egiten.
Erlijiosoa bazara edo ez, zure sinismen eta beharretara moldaturiko orientazioa eta gida eskainiko dizut.
Zerbitzuak:
- Omenaldi prestaketan laguntza.
- Omenaldi prestaketan laguntza + omenaldiaren gidaritza. Modalitate honekin, senitartekoek omenaldia bihotz betez gozatu ahal izango dute, antolaketa eta gidaren kezkarik gabe.

TESTIGANTZAK
Eguna biribila izan zen, batez ere zuri esker, Amaia. Eskerrik asko!
E. Alustiza
Nahi nizun eskertu larunbateko omenaldiarengatik. Oso ederra, hunkigarria. Auzoko jendea, familia, lagunak hunkituta dira. Eskerrik asko Amaia zu gabe ezen hain polita izango.
R. Harbustan
Deitu lasai edozein duda edo galdera baduzu. Gustora hitzegingo dut zurekin.
Telefonozko kontsultak dohain dira.
600 833 222
